Aguirrezabal Hnos.

Akoplamendu-modelo berria: Bowex® GT zorro bereizgarriarekin

KTR gure hornitzaileak akoplamendu-modelo berria merkaturatu du: Bowex® GT. Zorro bereizgarriari esker, desmuntaketa errazago bat ahalbideratzen du, erradial desalineazioak konpentsatzen dituelarik, kardan-bikoitzeko ezaugarriari esker. Bonba-industriarako akoplamendu egokia.

Ezaugarri nagusiak

  • Kardan-bikoitza, desalineazio handiak konpentsatzen dituena.
  • Horizontalki bereizgarria den zorroa, manipulazio errazerako.
  • Ez dira txinpartak sortzen.
  • Ez du mantentze-lanik behar.
  • Nylon-altzairua material konbinaketari esker, material iraunkorra.

Hortz sabeldudun printzipioari esker, angular, erradial edota ardatz-desalineazioak dauden kasuetan, ez da indar gainkargarik egongo. Honek osagai guztien iraunkortasuna bermatzen du, bonbaren iraunkortasuna barne.

Bowex® GT-aren abantailak

0,95mm arteko desalineazio erradialak konpentsatzen dituzte, kardan sinpleko sistemak konpentsatzen dituen 0,3mm-ekin alderatuta.

Mantenu erraza:

  • Akoplamendua aldatzea behar den kasurako, ez dago motorra mugitu beharrik.
  • 4 torloju besterik ez dira askatu behar desmuntaketarako.
  • Higadura ekiditen duen material konbinaketa.
  • Ez du lubrifikatzerik behar.
  • 120Nm-ko indar-pare nominala eta 240Nm-ko indar-pare maximoak.

38mm arterako mekanizazioa.

Bowex® KTR programa estandarreko kuboak behar dituzte.